
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak La Caixa eta Banesto bankuen aurkako salaketa kanpaina antolatu du otsailean zehar, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologisten parte hartzearekin. Talde hauen iritziz Banestok eta la Caixak lehentasun osoa ematen diete etekin ekonomikoei, nahiz eta garbi egon erraustegiak inguru zabal bateko biztanleen osasunaren gainean eragin negatiboa izan dezakeela. Aipatutako bankuak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin, Zubietako erraustegia egiteko beharrezkoa den dirutzaren parte bat, 60 milioi €, negoziatzen ari dira. Honen aurrean talde ekologistek hainbat ekintza antolako dituzte hilabete honetan. Larunbata honetan, otsailak 12- 12tan Oiartzungo Doneztebe plazan Kontzentrazio batera deitu dute, errausketaren aurkako protesta azalduaz bertan dagoen La Caixa banketxeari. Honen gainean hitza egin digu Kepa Olaizek

Gaurkoan eltzetartin atalean sukaldean sartu gara beste behin. Bertan antxoa marinatuak egn ditugu eta oilaskoz beteriko zerben ogi mamiak egin ditugu. Jakin nahi nola egiten diren, ba entzun!!

Joel Rodrigezek asteburuari begira izango diren zine estreinuak ekarriko dizkigu. DVD merkatuan ere izango diren estreinuak aipatu dizkigu.
Bi ostegunetik behin bezalaxe, bidai atala izan dugu Arguyuan saioan NORA aldizkariko zuzendaria den Hektor Ortegaren eskutik. Gaurkoan, Lokizko mendizerrara egin dugu bidaia.
Oiartzun Irratiko kirol saioa. Aste honetan, Kirolez Blai saioan honako gonbidatuak izan dira: Oinatz Aizpuru eta Orkatz Argote Txost pilota elkarteko pilotariak eta Eskarne Irastortza Txost pilota elkarteko lehendakaria. Saio osoa entzuteko, sakatu hemen
Oiartzun Irratia 107 FM