
Gernikako akordioa ipar orratz hartuta, Oiartzungo hainbat eragilek deia egin diete herritarrei larunbatean Donostian egingo duten ekimenean parte hartzeko. 12:00etan izango da Kursaalean.2010eko irailaren 25ean, Gernikan, hitzarmena sinatu zuten Euskal Herriko hainbat eragile sozialek, politikok eta sindikalek.Han, gatazka politikoa eta armatua aterabide demokratikoetara eraman ahal izateko normalizazio politikorako zenbait konpromiso hartu zituzten eragileek euren gain. Lanean ari dira hura sinatu zuten eragileak. Ordutik, gertakari eta pausoak eman dituzte sinatzaileak ez diren eragileak ere. Pauso horietan kokatu dute ETA erakunde armatuak egindako jakinarazpena ere. Pauso hori bultzada izango dela ziur daude, horregatik, gainontzeko eragileak ere akordiora lotu daitezen deia egin nahi diete. Jendarteari akordioa ezagutarazi nahi diote eta horretarako ekimenetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Beraz deialdia: Kursaalean larunbat honetan, hilak 22 12:00etan.
Gernikako akordioa, Bake Bidean Aterabide Demokratikorako Akordioa
Oiartzun Irratia 107 FM