
Euskal sindikatuaren gehiengoak Urtarrilaren 27rako deitutako greba ate joka dugun honetan, Oreretan eskualdeko ordezkariek prentsaurrekoa eman dute greba honen arrazoiak azpimarratuz. Bestalde deialdiak luzatu dituzte greba aurretik: Ostiral honetan arratsaldeko 18:00tan Alcampo aurrean kontzentrazioa eta ondoren Carrefourren 19:15etan. Aspaldian langilegoari eta herritarrei inposatu zaien erreformarik latzena izaki pentsioena, langilegoa eta herritarra kalera ateratzeko deialdia luzatu dute. Datorren asteazkenean, hilaren 26an arguyuan saioan izango dira ELA, LAB eta EHNE sindikatu ordezkariak mahai inguru batean, erreforma honek dakarrenaz mintzatuko dira.
Oiartzun Irratia 107 FM