Oiartzun Irratia
ONGI TORRI
Oiartzun irratiko web gunian sartu za beaz, ONGI TORRI!!!
2009a goguakin hasi dugu irratiko kidik. Aurten 10 urte beteko ttu Oiartzun Irratiak FM107an, ta kriston jayakin ospatu nahi dugu. Ya aurreatu posible dugu jaya Uztailan izango dela.
Gure entzulik zoriontzeko modu onena programaziyua zabaltzia izan da. Goizeko 8:00tan zuen itxetan sartzeko konpromisua hartu dugu. Kolaboratzailin saria re handittu dugu, irrati frexko ta herritarra itteko herritarren parte hartzia ezinbestua baita. Oiartzungo udalan oan don gobernua re Zoriondu ta eskertu nahi dugu, babes ta laguntza handiya man digulako egunerokun oztopuk gainditzeko.
Irratiko plater fuertia urtiak emititzen damatzan ARGUYUAN sayuk izaten jarraittu du. Urtzi Argibayk eta Uxue Perezek zuzenduko dute oan arte bezela. Eunero-eunero goizeko 8tatik 13ta FM 107 sintonian topatuko ttuzu. Herriko albistik, gertakizunak, pertsonaia ezagunan elkarrizketak ta lehiaketa izango dia menuan aurkeztuko din platerak.
Kolaboratziale saria re eskertu nahi dugu: Joxe Migel Lopez, El Huyar Fundaziyua, Bertsozale elkartea, EHNE sindikatua, Oiartzungo udala, Jon Mikel Fernandez, Igor Ibarguren, Aitziber Etxebeste, Ane Lardi, Endike Olaziregi, Iñaki Arbelaitz Gaztesarea, AAM, Oarsoaldeko Hitza, Nekane Martiarena, Klara Wolfram, Iban Iza, Eñaut Gantxegi, Xolomo, Aitziber Arnaiz, Irati Odriozola, Maialen Jauregi... eta bidean utzi ditugun beste hainbat....
... eta nola ez... gure entzule kuttunak. Berayek gabe irratiyik ez litzakelako eongo. Esker bereziyak, egunero egunero lehiaketan parte hartzen duten oiartzuar guziyai!!! Mila esker!!!
OIARTZUN IRRATIA
URRUTIRA JO GABE!
FM 107