Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan
Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

Herri Musikaren Txokoak antolatutako larunbateko Udazkeneko Kontzertuan, aldaketa bat izango da. Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean egin behar zuen bira, tartean HMTan eman beharreko kontzertua. Haien ordez kontzertuan beste musikari bat izateko aukera sortu da: Daniel Peral rabelista kantauriarra. Leire eta Luis Astiasaranek ere parte hartuko dute kontzertuan.Afaria izango da kontzertua ondoren, kontzerturako erabiliko den areto berdinean. Bertan musikariekin egon, jan, kantatu, jo eta dantzatzeko aukera izango da. Izena emateko komeni da lehen bait lehen deitzea, lekua mugatua baita. Prezioa 18 euro.
Gaur, Arguyuan saioan atal berri bat estreinatu dugu. Bi ostegunetik behin Bitxigorria dendaren eskutik, sexualitate atala izango da entzungai. Gaur, Bitxigorria dendako arduradun den Iñaki izan da saioan eta hainbat kontu kontatu dizkigu.

Kirolez Blai saioan arrauna eta pilota hartu ditu Joxe Migelek hizpide. Gonbidatuak Iñaki Mikeo San Migel ligako arduraduna, Juan Mari Etxabe orain Urdaibai arraun taldeko entrenatzaile oiartzuarra eta Abel Barriola pilotaria izan dira. Kontu askotaz hitz egin digute, jakin nahi? Ba entzun boludo!

Gaur, Ezker abertzaleko kide den Rufi Etxeberria izan da estudioan. Hainbat gai hartu ditugu hizpide. Tartean: Amaiur koalizioa eta Gernikako akordioa
Gaur, hispanitate eguna da etahori dela eta, Ikasle Abertzaleak taldeak herri eskolak antolatu ditu. Gaur, herri eskola horrekin konexioa egin dugu.
Oiartzun Irratia 107 FM