Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan
Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

Gaur, Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea gonbidatu dugu estudiora. Pasaden asteko uholdeen kalteak eta 2012.urteko aurrekontuak aztertu ditugu.

Gaurkoan, ESAITeko koordinatzaile den Martxel Toledo izan da Arguyuan saioan. ESAITek urtean zehar antolatzen dituen ekimenak eta abenduko futbol partida izan ditu hizpide.

Bi ostegunetik behin, bidai atala NORA aldizkariko Hektor Ortegaren eskutik. Gaur, Ataun ezagutu dugu

Asteazkenero legez, Kirolez blai saioa Oiartzun Irratian. Aste honetan, Behobia-Donostia eta Donositako maratoiaz hitz egin du Joxe Migel Lopez kirol esatariak bere gonbidatuekin. Estudioan, Mikel Odriozola (Atleta oreretarra), Lorea Mugeta (Behobia-Donostia lehen aldiz egin duen oiartzuar gaztea), Martxe Uranga (Behobia-Donostia lasterketa hainbatetan egindakoa) eta Igor Ibarguren (Donostiako maratoian parte hartzen duen oiartzuarra) izan dira saioan.

Gaur, Rikardo Idiakez, Gipuzkoako bertsozale elkarteko komunikazio arduradunarekin, Gipuzkoako bertso txapelketaren inguruko balorazio txiki bat egin dugu.
Oiartzun Irratia 107 FM