Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan
Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

Gaur, Ezker Abertzaleko kide den Tasio Erkizia elkarrizketatu dugu Arguyuan saioan. Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan hitz egin dugu berarekin.

Gaurkoan, Ander Lizarralde izan da Irratian. Asteburuko bertso kanporaketaz hitz egin digu bertsolari oiartzuarrak.

Gaur, LAB sindikatuko Oarsoaldeko arduraduna den Zorion Ortigosa izan da Arguyuan saioan. Berarekin hainbat gai landu ditugu; tartean, euskal egutegia eta Nafarroako Gobernuak hezkuntza alorrean egin dituen murrizketak.

Gillermo Roak gidatzen duen zientzia saioa beste egun batez gurean. Gauza berriak ikasteko irratsaio egokia dugu honakoa. Gaurkoan, garagardoaren gainean hitz egin dute Elhuyar fundazioko kideak.
Oiartzun Irratia 107 FM