Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan
Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

Gillermo Roak gidatzen duen zientzia saioa beste egun batez gurean. Gauza berriak ikasteko irratsaio egokia dugu honakoa. Gaurkoan, garagardoaren gainean hitz egin dute Elhuyar fundazioko kideak.
![]()
OarsoBidasoko zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik, eskualdeko albiste nagusien kronika.

Bihar manifestazio nazionala izango da Bilboko kaleetan, Euskal Herriak konponbidea nahi du lemapean. Gernikako Akordioak deituta une honetan erabat garrantzitsua dela herritarrak mobilizatzera azpimarratu zuten. Zabaldu ateak, giltza gara diote. Ematen ari den prozesuan garrantzizko pausuak ematen ari direnez, herritarrak honen parte izatera bultzatu nahi dituzte. La Casillatik irtengo da manifa arratsaldeko 17:30tan eta Oiartzundik autobusak antolatu dituzte 15:30tan irtengo dena. Ohiko lekutan eman daiteke izena.
Oiartzun Irratia 107 FM